Perez Arregi plazatxoaren ondoko berdegunean jarriko dute sokamuturraren eskultura

Julene Frantzesena 2025ko mar. 5a, 11:43

Perez Arregi plazan hasi dira eskulturarentzat oinarria egiten.

Javier Iraetak egindako eskultura Done Jakue kalean egon zen urteetan. 2023ko azaroan, baina, han kokatutako Gernikako arbola erori egin zen eta eskultura hondatu egin zuen. Gaur hasi dira kokapen berria eskulturarentzat egokitzen.

Javier Iraetak egindako sokamuturraren eskulturak badu kokapen berria: Perez Arregi plazatxoaren ondoko berdegunea –komun publikoen ondoan–. Gaur hasi dira eskulturarentzat oinarria egiten, eta datozen egunetan kokatuko dute han obra.

Done Jakue kalean egon zen urteetan Iraetaren lana, baina 2023ko azaroan Gernikako arbola erori egin zen eta eskulturaren zati bat –zezenaren zatia– kaltetu egin zuen. Obra konpontzen aritu dira ordutik, eta aurki jarriko dute berriro ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide