30 bat lagunek auzolana egin zuten igandean Amillubin. Askotariko lanak egin zituzten, hala nola komun lehorrak egin ahal izateko txokoa atontzen hasi ziren, kiwi zaharren ingurua txukundu zuten, sastrakak desbrozatu eta pilatu zituzten, aterpearen itxitura berriztatu zuten etazuhaixkak eta bestelako landareak kimatu zituzten.
Gainera, eguerdi partean, etxeko hazitegia osatzeko tailerra eta hazi trukea gauzatu zuten han elkartutako lagunek. Hitzorduari bukaera emateko mokadua egin zuten herritarrek, eta maiatzaren 10ean egingo duten Udaberriko Festaren berri eman zuten.