Garmendigainean oinezkoentzako zubi berria jarri du Azpeitiko Udalak, eta azken ukituak egitea falta badu ere, herritarrentzako irekita dago.
Udalak urtarrilaren bukaeran hasi zituen Garmendi auzuneko oinezkoentzako zubia aldatzeko lanak. Altzairuzko zubia "zaharkituta" zegoelako kendu egin zuten, eta berri bat muntatu dute. Landeta Burdinlanak enpresa arduratu da zubi berria egiteaz.