Azpeitiarra da Erroman ospitaleratutako Realaren jarraitzaileetako bat

Mailo Oiarzabal 2025ko urt. 24a, 16:54

Erromako herenegungo istiluetako irudi bat, sare sozialetan zabaldutakoa. (Berria)

Lazio-Reala partida ikustera joandako bederatzi lagun zauritu zituzten Lazioko jarraitzaileek asteazken gauean Italiako hiriburuan. Horietako bik ospitalean jarraitzen dute, eta horietako bat azpeitiarra da.

Realaren gizonen talde nagusiak atzo Lazioren zelaian jokatu zuen, Erroman, Europa Ligako partida. 3-1 galdu zuen Donostiako futbol taldeak, baina neurketaren atariko gertaerak izan dira oihartzun handiena izan dutenak.

Asteazken gauean, Koliseoaren inguruko kale batean, istilu larriak gertatu ziren, Lazioko jarraitzaile talde batek han zegoen Realaren jarraitzaile talde bati eraso egin ondoren. Bederatzi zauritu artatu zituzten osasun zerbitzuetan, guztiak Realaren jarraitzaileak. Horietako bik ospitalean jarraitzen dute, eta horietako bat azpeitiarra da.

Jokin Aperribai Realaren presidenteak atzo argitu zuenez, ospitale banatan daude zauri larrienak izan dituzten Realaren bi jarraitzaileak. Osasun parte ofizialik ez dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide