Aitaren batean aukeratu dituzte ostiralerako pilotak

Mailo Oiarzabal 2025ko urt. 14a, 17:32

Ander Imaz, Erik Jaka, IƱaki Artola eta Jon Mariezkurrena, aukeratu dituzten pilotekin. (Mailo Oiarzabal)

Jaka, Imaz, Artola eta Mariezkurrena Izarraitz pilotalekuan izan dira gaur eguerdian, etzidamu bertan jokatuko duten Binakako Txapelketa Nagusiko partidarako materiala aukeratzen. Arazorik gabe eta segituan egin dituzte lanak.

Profesionalen eskuzko binakako bi txapelketen partidak hartuko ditu ostiral honetan Izarraitz pilotalekuak, eta txapelketa nagusikorako materiala gaur eguerdian hautatu dute Izarraitzen bertan.

Erik Jakak eta Ander Imazek aurrena, eta Iñaki Artolak eta Jon Mariezkurrenak segidan, Jon Apezetxea Aspeko intendenteak lagunduta, aitaren batean hautatu dituzte hiruna pilota, etzidamu elkarren kontra jokatuko duten neurketarako. Bikote bakoitza besteak aukeratutako pilotak probatzen aritu da ondoren, eta arazorik gabe eta segituan bukatu dituzte lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide