Bihar hasiko dituzte haurren eta helduen danborradetako entseguak

Nerea Uranga 2025ko urt. 13a, 14:34

Helduen entsegu bateko irudia.

Haurren nahiz helduen taldeek hiruna entsegu egingo dituzte, denek Izarraitz pilotalekuan. Bihar, etzi eta ostegunean izango dira saioak, haurrenak 16:00etan hasita eta helduenak 21:00etatik aurrera.

Bihar, asteartez, egingo dituzte umeen eta helduen danborradetarako lehenengo entseguak, Izarraitz pilotalekuan. Lehen saioak eginda, hurrengo bi egun segidetan izango dituzte danbor jotzaileek gainerako bi hitzorduak: asteazkenean eta ostegunean.

Danborrada bakoitzeko kideek hiruna entsegu egingo dituzte. Haurrenak, ohi bezala, 16:00etatik 17:00etara izango dira. Helduenak, berriz, 21:00etan hasiko dituzte. Entsegu horietako batzuetan Udal Musika Bandak zuzenean joko ditu danborradako piezak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide