Etxe Alai auzoaren 4 eta 9 zenbakien atzeko aldean, haurren parketik karakol gainera artean, obretan ari dira, espaloiak eta azpiegiturak berritzeko.
Iazko abenduaren erdian hasi zituzten obrak eta hiru bat hilabete aurreikusi dituzte horiek bukatzeko. Orain, obrak egin ahal izateko, itxi egin dute Etxe Alai auzoaren kale bateko errepidearen errei bat, eta hori itxita egongo da hilabete eta erdi batez. Beraz, Etxe Alaiko haur parketik karakol gainera autoz igaro ahal izateko karakoletik joan beharko da; izan ere, irekita dagoen erreia karakol gainetik haur parkera artekoa da.
Hala ere, urtarrilaren 18an, 19an, 20an, 25ean eta 26an Etxe Alai kaleko bi erreiak ireki egingo dituzte. Egun horietan, sansebastian jaietako jarduerak antolatuta daude (danborrada, sokamuturra…), eta une batzuetan karakola itxita egongo denez, bi erreiak irekita, autoen joan-etorrietarako aukera bermatuko da.