Egaña gozotegiak irabazi du Gabonetako XIII. Erakusleiho Lehiaketa

Nerea Uranga 2024ko abe. 29a, 09:00

Gabonetako XIII. Erakusleiho Lehiaketaren sariak banatzearekin batera, 25 urte bete dituzten bi merkatariri aitortza egin diote eta Gabonetako ginkanako sariak banatu dituzte Bertan merkatari elkarteak eta Azpeitiko Udalak.

Azpeitiko 26 saltokik parte hartu dute Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak antolatuta Gabonetako XIII. Erakusleiho lehiaketan, eta atzo jakinarazi zituzten saridunak zeintzuk izan diren, Sanagustin kulturgunean egindako ekitaldian.

Hiru sari banatu zituzten, eta erakusleiho onenaren saria Egaña gozotegiak irabazi du. Egañakoak 600 euroko saria jaso zuen atzo, Leire Sarasua zinegotziaren eskutik. Bigarren saria, 400 eurokoa, Kontxi arraindegiak jaso zuen, eta hirugarrena, 200 eurokoa, Keizpek.

Atzoko ekitaldian gainera, 25 urte bete dituzten Azpeitiko bi saltokiri aitortza egin zioten merkatariek. Horiek Prest arropa zaintza eta Azkoiti erloju denda izan ziren.

Gabonetako ginkanaren sariak ere atzo banatu zituzten Sanagustinen. 500 euroko saria Isabel Etxeberriak jaso zuen, eta 200 euroko beste bost sarien irabazleak honakoak izan ziren: Mila Otaegi, Irati Etxeberria, Aloña Larrañaga, Ana Mari Zubimendi eta Ane Azpillaga.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide