Azpeitiko Gaztetxeak abendurako prestatu dituen ekintzen egitarauak aurrera darrai. Atzo, hainbat lagunek fimoarekin belarriak sortzen eta egiten eman zuten arratsa, Itaiaren eskutik; dozenaka belarritako izan ziren tailerraren emaitza.
Bihar, berriz, jokoak eta zuzeneko musika izango dituzte Gaztetxean. 18:00etan hasiko dira jokoekin, eta jarraian, kontzertu akustikoa eskainiko dute.
(Argazkiak: Maialen Etxaniz)