Herriko sortzaileen azoka izango da larunbatean, Azoka Plazan

Ihintza Elustondo 2024ko abe. 10a, 09:00

Iazko herriko sortzaileen azokan hartutako irudia. (Iraia Oteiza)

Bertako artisauen lanak ikusteko eta erosteko aukera izango da larunbatean; 10:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara izango da zabalik azoka. Askotariko produktuak aurkitu ahal izango dira.

Artiekin artisauen elkarteak antolatuta, herriko sortzaileen azoka izango da larunbatean, abenduak 14, Azoka Plazan. Askotariko produktuak aurkitu ahal izango dira bertan: haur eta helduen moda, elikadura, likoreak, liburuak, osagarriak, zeramika, serigrafia, dekorazioa, danborrak eta bitxigintza lanak, besteak beste. Goizez eta arratsaldez izango da zabalik azoka: goizean, 10:00etatik 15:00etara bisitatu ahalko da, eta arratsaldean, 16:30etik 20:00etara.

Gabonen atarian ohitura bilakatu da herriko sortzaileak kalera ateratzea, herritarrek haien lanak bertatik bertara ikusteko nahiz erosteko aukera izan dezaten. Aurten, honako sortzaile hauek jarriko dituzte postuak Azoka Plazan: Analuna, Kiribil zeramika, Espiral tailerra, Olatz Aguado, Izaro Orbegozo, Keizpe, Amaia Etxeberria, A L B, Magnoli&, Arruti danborrak, Erraldoiak liburua, Ametsen Txokoa, Amuki, Miara, Endredamakina, Oihele eta Marabina.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide