Atzo, abenduak 3, Nafarroako Eguna eta Euskararen Eguna, izan zen. Egun horri lotuta, Urolako Nafar Zuzterrak Juan Martin Elexpururen hitzaldia antolatu zuen Azoka Plazako aretoan. Elexpuruk erromatar garaiko hilerri eta aldareetan aurkitutako euskarazko izenen inguruan hitz egin zuen, eta era berean, gai horri buruzko Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan liburua aurkeztu zuen hitzaldian bildutako herritarren aurrean.
Hil honetarako bigarren hitzaldi bat ere antolatu du Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak. Peio Monteanok hitz egingo du abenduaren 12an, ostegunez, 19:00etan, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Monteanok De la caida de Roma al reino de Pamplona izenburupean eskainiko du hitzaldia.