Atzo iluntzean, 21:00 aldean, gizon bat atxilotu zuen Udaltzaingoak, herriko saltoki batean lapurreta egiten saiatzeagatik. Artzubia hiribideko saltoki batean saiatu zen gizona lapurreta gauzatzen, baina udaltzainek hura atzematea lortu zuten. Udalak Azpeitia Gukari azaldu dionez, atxilotutako gizona epailearen aurretik igarotzeko zain dago uneotan.
Lapurreta saiakera egin zuten saltokiaren jabea Azpeitia Gukarekin jarri da harremanetan, eta hark herritarrek atzoko lapurreta saiakeraren aurrean erakutsi zuten jarrera azpimarratu nahi izan du. "Herritarrek aurre egin zioten saltokian lapurreta egiten saiatu zen gizonari, Artzubiko bizilagun hainbatek ere bai, eta eskerrak eman nahi dizkiet, erakutsi zuten jarreragatik".