Gustu ona ez da alferrik galtzen izeneko ekintza egin zuten atzo Azpeitiko Ekoetxean, 5 urtetik gorako haurrei eta haien familie zuzenduta. Igandeak izaten dira normalean Ekoetxean halako ekintzak egiteko egunak, baina atzo Ekoetxea Sareko gune guztiek egin zuten bat Hondakinen Prebentziorako Europako Astearekin.
Horrela, jolasaren eta proben bidez, janariak alferrik ez galtzearen garrantziaz jabetzeko eta jatekoak ez xahutzeko gakoak ikasteko aukera izan zuten Ekoetxeko ekintzan parte hartu zutenek.
(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)