Gipuzkoako Gimnastika Erritmiko Txapelketa izango da bihar Azpeitian

Julene Frantzesena 2024ko azaroaren 8a

Kirolari bat Gimnastika Erritmikoko Euskadiko Txapelketan, Azpeitiko kiroldegian.

Oinarrizko mailetako kirolariak eta federatuak ariko dira lehian, taldeka nahiz bakarka, 16:15ean hasita, kiroldegian. Guztira, 75 bat neska-mutilek parte hartuko dute.

Gipuzkoako Gimnastika Erritmiko Txapelketa izango da bihar, zapatua, kiroldegian. Oinarrizko mailetako kirolariak eta federatuak ariko dira lehian, taldeka nahiz bakarka, 16:15ean hasita.

Taldeka bi mailatan ariko dira kirolariak: batetik, kimu, infantil, kadete eta jubenil mailetakoak; eta, bestetik, junior, senior eta lehen mailakoak. Bakarka, berriz, jubenilak soilik lehiatuko dira. Guztira, Eibarko, Ibarrako, Tolosako eta Donostiako klubetako 75 bat neska-mutilek parte hartuko dute.

Gainera, biharko hitzorduan parte hartzen duten neska-mutilak Espainiako txapelketetan ariko dira azaroan eta abenduan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide