'Tuba zirkoan' ikuskizunarekin, amaitu da XIV. Tuba Jaialdia

Ihintza Elustondo 2024ko urr. 26a, 19:14

Atzo murgildu zen herria Tuba Jaialdian, eta gaur jarraitu dute edizio honetako egitarauarekin. Goizean, tailerrak izan dira, eta arratsaldean, Tuba zirkoan izeneko saio berezia, Soreasu antzokian. Tuba doinuak eta zirkoa uztartu dituzte ikuskizunean.

Atzoz geroztik XIV. Tuba Jaialdian murgilduta izan da herria. Atzo ekin zioten egitarauari, eta gaur, larunbatez, egun osoan zehar izan dira jaialdiari lotutako jarduerak. Goizean, 09:15ean hasita, beroketa saioa egin dute Lluis Verderekin, eta 10:00etatik 13:00etara artean, entseguak izan dira. Goizean zehar, gainera, Wup Luthier zerbitzua izan da musikarientzako –konponketa txikiak eta ajusteak–, eta ondoren, hamaiketakoa egin dute Arauntza elkartean.

Arratsaldean jarraitu dute egitarauarekin: 15:00etan, entsegu orokorra egin dute, eta 18:30ean hasita, Tuba zirkoan izeneko emanaldi "berezia" eta "dibertigarria" izan da Soreasu antzokian, Tutik Clowns konpainiaren eskutik. Hain zuzen ere, tubaren doinuak eta zirkua uztartu dituzte ikuskizunean. Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek gidatu dute saioa, eta zirkuko irudiak proiektatu dituzte oholtzan kokatutako pantailan. Hainbat herritar bertaratu dira saioa ikustera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide