Giro ona eta umore hobea, Grand Prix ikuskizunean

Unax LarraƱaga 2024ko urr. 19a, 20:52

Zezen Beltz asteburuko egitarauaren barruan egin dute gaurko ikuskizuna. Barre ugari egin dute ikuskizunera bertaratu direnek, eta gozatu ederra hartu dute parte hartu dutenek. Bihar ere jarraituko du festak, izan ere, jan-edana zein entzierroa egingo dituzte eguerdian eta sokamuturra izango da berriz arratsaldean.

Giro ederra eta barre algarak nagusitu dira gaur Azpeitiko zezen plazan, izan ere, jada urteroko ohitura bilakatu den Grand Prix ikuskizuna egin baitute bertan. Lau talde izan dira parte hartu dutenak gaurkoan: Zumaiarrak, Azkoitiarrak, Sorgiñek eta Gaztiek. Lehian aritu dira hainbat proba eginez, talde onenaren txapelaren bila., nahiz eta epaimahaiak talde guztiek lan ona egin eta denek irabazi dutela erabaki duen azken unean.

Jende andana bildu da plazan. Haur, gazte zein heldu, denek izan dute barre algara batzuk bota eta giro onaz gozatzeko parada.

Bihar ere jarraituko du festak, izan ere, jan-edana zein entzierroa egingo dituzte eguerdian eta sokamuturra izango da berriz arratsaldean. Hona hemen biharko egitaraua:

Urriak 20, igandea:

  • 12:00: Txahal saiheski, solomo eta oilasko erretzea eta dastatzea plazan.
  • 12:30: Karretoiarekin entzierroa, Perez Arregi plazatxotik plazara. Ondoren, argazki erraldoia.
  • 16:30: Helduen sokamuturra, ohiko ibilbidean.
Azaleko argazkia: Aritz Aranbarri

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide