Zezen bolaztatuekin ireki dute XV. Zezen Beltz Asteburua

Mailo Oiarzabal 2024ko urr. 19a, 13:01

Bigantxak tentatuz eta errekorteak eginez aritu dira hainbat gazte zezen plazan 11:30etik aurrera. Arratsaldean, Grand Prixa egingo dute bertan, 17:00etan hasita.

XV. Zezen Beltz Asteburua martxan da. Iragarrita zegoen bezala, 16 urtetik gorakoentzat hainbat zezen bolaztatu atera dituzte zezen plazara 11:30etik aurrera, eta haiek tentatuz, errekorteak eta paseak eginez aritu dira hainbat gazte.

Lehen jardunaldiko hitzordu nagusia ere, Grand Prixa, zezen plazan egingo dute, 17:00etatik aurrera; sarrerak aurrez salgai egon dira herriko zenbait tabernatan, baina arratsaldean ere eskuragarri jarriko ditu Zezen Beltzek zezen plazako leihatilan, 5 eurotan.

Bihar izango du bigarren eta azken jardunaldia aurtengo Zezen Beltz asteburuak, egitarau honekin:

  • 12:00: Txahal saiheski, solomo eta oilasko erretzea eta dastatzea plazan.
  • 12:30: Karretoiarekin entzierroa, Perez Arregi plazatxotik plazara. Ondoren, argazki erraldoia.
  • 16:30: Helduen sokamuturra, ohiko ibilbidean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide