Jose Ignacio Eguzkitzak hartu du Kepa Susperregi erretorearen lekukoa

Urtzi Oteiza 2024ko urr. 13a, 15:52

31 urtez Azpeitiko Parrokian elizgizon aritu ostean, Zarauzkoaren ardura hartuko du Kepa Susperregik. Parrokian harekin hartu-emanean aritu izan direnek antolatuta, agur beroa jaso zuen atzo erretoreak, eta gaur, berriz, Elizaren agurra jaso du. Jose Ignacio Eguzkitzak hartu du haren lekukoa.

31 urtez Azpeitiko Parrokian elizgizon aritu ostean, Zarauzkoaren ardura hartuko du Kepa Susperregik. Hori dela eta, Parrokiaren bueltako herritarrek agur beroa egin zieten atzo, larunbatez; elizkizuna izan zen parrokian, eta ondoren, bazkaria egin zuten 400 lagun inguruk Kiruri jatetxean.

Gaur, berriz, Elizaren agurra jaso du Susperregik. Izan ere, gaur gauzatu du lekualdatzearen ekitaldi ofiziala  Azpeitiko parrokian Gipuzkoako Elizbarrutiak. Hain zuzen ere, Susperregi Azpeititik agurtzeko eta Jose Ignacio Eguzkitza parroko berriari ongietorria emateko meza egin dute gaur. Beraz, aurrerantzean, Eguzkitza izango da Azpeitiko erretore berria.

Jose Ignacio Eguzkitza parroko berria. (Urtzi Oteiza)

Erlazionatuak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide