Oñatzbidera hartzeko, Sanjundegiko biribilgunean eman beharko da buelta

Nerea Uranga 2024ko urr. 3a, 18:26

GI-631 errepidean trafiko seinale berriak. (Azpeitiko Udala)

Landetatik Garmendi Gainera arteko GI-631 errepidean aldaketa bat ezarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Oñatzbiderako bidegurutzean marra jarraia margotu du.

GI-631 errepidean Gipuzkoako Foru Aldundiak trafikoan aldaketa egin du, eta marra jarraitua margotu du errepide horretan Oñatzbiderako bidegurutzearen parean. Ondorioz, Landeta aldetik Garmendi Gainerako norabidean doazen autoek zuzenean ezingo dute Oñatzerako bidea edota suhiltzaileen etxearen paretik Sanjuandegi alderako bidea hartu, eta Sanjuandegiko biribilgunean buelta hartuta itzuli beharko dute toki horretara, gero eskuinera hartzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide