Naturaren "edertasunarekin" jolasean aritu dira gaur Ekoetxean

Ane Olaizola 2024ko ira. 22a, 15:06

Ezagutu naturaren sekretuak: ikasi bere altxorrekin jolasten izeneko ekintza egin dute gaur goizean Azpeitiko Ekoetxean, eta han elkartu diren familiek naturarekin bat egiteko eta jolasteko aukera izan dute. 

Ezagutu naturaren sekretuak: ikasi bere altxorrekin jolasten izenpean, familiei zuzendutako ekintza egin dute gaur goizean Azpeitiko Ekoetxean, eta ohi bezala, haimbat lagun bildu da egitasmoan. Hain zuzen, naturak ematen dituen elementuak hartuz, askotariko jolasak egiteko aukera izan dute hara joan direnek. Izan ere, naturarekin "modu paregabe eta berezian" bat eginez, inguruko elementuen "edertasuna eta aniztasuna" aztertzea izan da esperientziaren helburua. 

(Argazkiak: Ekoetxea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide