Giro ederrak lagunduta, Igarako errotara bisita eta taloen ikastaroa

Nerea Uranga 2024ko ira. 16a, 10:00

Haurrak eta helduak izan dira Azpeitiko Ekoetxeak Igarako errotara antolatutako azken bisita gidatuan. Errota ikusi ondoren, taloak egiten ikasteko aukera izan dute bisitako parte hartzaileek.

Atzo, igandea, Azpeitiko Ekoetxeak antolatuta, Loiola auzoan dagoen Igarako errota ezagutzeko aukera izan zuten bisita gidatuan parte hartu zutenek. Halaber, bisitaz gain, taloak egiten ikasteko aukera ere izan zuten parte hartzaileek. Haurrez gainera helduak ere animatu ziren ekintzan parte hartzera.

(Argazkiak: Ekoetxea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide