Musika Hamabostaldia Loiolara iritsiko da zapatuan

Mailo Oiarzabal 2024ko abu. 6a, 14:44

Santiago Banda eta Enrique Abello. (Donostiako Musika Hamabostaldia)

Santiago Banda Zumaiako organistak eta Enrique Abello tronpeta jotzaileak emango dute kontzertua basilikan, 20:00etan.

Loiolako basilika Donostiako Musika Hamabostaldiaren Organo Zikloaren ohiko agertoki bihurtu da aspaldiko urteetan, eta aurten ere geldialdia egingo du Hamabostaldia Azpeitian. Zapatu honetan, abuztuaren 10ean, izango da aurtengo hitzordua, 20:00etan.

Organo eta tronpeta doinuak entzuteko aukera izango dute zapatu iluntzean Loiolara joaten diren musikazaleek, bi instrumentu horiek uztartuko baitituzte Santiago Banda Zumaiako organistak eta Enrique Abello tronpeta jotzaile espainiarrak. Charpentier, Guilmant, Faure, Blasco, Liszt eta Bach-en lanak joko dituzte elkarrekin Bandak eta Abellok. Kontzerturako sarrera doan izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide