Artzain txakur txapelketa jokatuko dute bihar eguerdian

Aitziber Arzallus 2024ko uzt. 27a, 10:00

Inaxio Etxeberria eta Miss txakurra iazko saninazioetan jokatutako txapelketan. (Guka)

Olazko belardian izango da, 12:00etan hasita, eta sei artzainek eta haien txakurrek parte hartuko dute.

Bihar, igandea, Artzain Txakur Txapelketa jokatuko dute Olazko belardian, 12:00etan hasita. Sei artzainek parte hartuko dute beren txakurrekin, eta honako hauek dira: Inaxio Etxeberria eta Miss txakurra, Iñaxio Irakulis eta Beltz, Juanjo Garate eta Tina, J. Ramon Azkargorta eta Bat, Manuel Gorriti eta Izar, eta Mikel Pagazartundua eta Lay. Azpeitiko Udalak eta Artxate elkarteak antolatu dute txapelketa saninazioetako egitarauaren barruan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide