Irudimena landuz arropa berrerabili dute Ekoetxean

Intza Trula 2024ko uzt. 21a, 15:15

Berritu zure armairua eta eman bigarren bizitza ahaztutako arropei izenburupean egin dute tailerra, Azpeitiko Ekoetxean. Herritarrek etxeko arropak eta poltsak apaindu dituzte, josiz eta pintatuz.

Berritu zure armairua eta eman bigarren bizitza ahaztutako arropei izenburupean egin dute gaurko saioa Ekoetxean, 10:30etik 12:00etara bitartean. Hain justu, erabiltzen ez zituzten eta armairuan ahaztuta zituzten arropak eta poltsak eraman dituzte herritarrek saiora, eta nork bere gustura apaindu ditu horiek ondoren, josiz eta pintatuz.

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide