Santioetan jokatuko dute Euskadiko 27. Blonda Txapelketa

Unax LarraƱaga 2024ko uzt. 20a, 08:30

2018ko Blonda Txapelketa.

Santio egunarekin izuliko da Azpeitira ganadu txapelketa. Bizkaia eta Gipuzkoako bost ustiategitako 74 animalia ekarriko dituzte. 10:00etan hasiko da txapelketa, eta 13:30-14:00 aldera banatuko dituzte sariak.

Datorren ostegunean, uztailaren 25ean, jokatuko dute 27. Blonda Txapelketa Azpeitian. Santio eguneko ohiko ekitaldia da Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Azpeitiko Udalaren laguntzaz Euskadiko Blonda Federazioak antolatutako lehiaketa. Aurtengoan, Bizkaiako eta Gipuzkoako bost ustiategitako 74 abelburu ekarriko dituzte, 59 animalia heldu eta hamabost txahal.

Goizean zehar egingo dute txapelketa Astotegian, Azoka Plazaren atzealdean eta Zelai Luzen, 10:00etan hasi, eta 13:30-14:00 aldera banatuko dituzte sariak. Epaile lanetan Aberekineko teknikari den Josu Payas ibiliko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide