Itzalguneekin, eserlekuekin eta mahaiekin osatuko du udalak zumitzezko parkea

Nerea Uranga 2024ko uzt. 18a, 16:29

Zumitzezko parkea osatzeko egiten ari diren lanak. (Azpeitiko Udala)

Loiolako Ignazioren etorbidean urtarrilaren bukaeran landatutako zumitzezko parkeko landareei beharrezko txukunketak ere egingo dizkiete. Dagoeneko hasi dituzte parkea osatzeko lanak.

Zumitzezko jolasgunea Haurren Kontseiluak egindako eskaera baten emaitza izan zen, eta parke hori sortzeko prozesuan LH5eko eta LH6ko ikasleak murgildu ziren. Urtarrilaren amaieran, zumitzezko parkea landatu zuten haurrek Loiolako Ignazioren etorbidean, eta parke bizia izanik, hilabetez hilabete itxuraz aldatzen joan da.

Orain, udalak zumitzezko parke hori osatzea erabaki du, eta horretarako lanak hasi dituzte. Besteak beste, landareak txukunduko dituzte, itzalguneak sortuko, eta jendeak eserita egiteko aukera izan dezan eserlekuak eta mahaiak jarriko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide