Azpeitiko Eskola Kirolaren egitasmoan egin dituzten aldaketak aurkeztu dituzte jendaurrean

Nerea Uranga 2024ko eka. 20a, 11:34

Datorren ikasturteko Eskola Kirolaren egitasmoaren aurkezpena, atzo Azoka Pazako aretoan. (Nerea Uranga)

Azpeitiko Eskola Kirolaren webgunea aurkeztu dute. Era berean, datorren ikasturterako izen ematea zabalik dagoela eta nola egin behar den azaldu dute herriko hiru ikastetxeetako zuzendariek eta Azpeitiko Udalak.

Datorren ikasturteari begira, Azpeitiko Eskola Kirolaren egitasmoan berrikuntzak txertatu dituzte. Proiektua osatzeko elkarlanean jardun dute Azpeitiko Ikasberri ikastolak, Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastolak, Iraurgi ikastetxeak eta Azpeitiko Udalak. Egitasmoan egindako aldaketak atzo azaldu zituzten jendaurrean, Azoka Plazako aretoan.

Eskola Kirolaren egitasmoko berrikuntzak azaltzeko hitzaldian Ion Oteiza kirol zinegotziak, Mikel Segurola Eskola Kirolaren koordinatzaileak eta hiru ikastetxeetako zuzendari Mari Azkuek, Mikel Olaizolak eta Aitor Cordobak parte hartu zuten.

Besteak beste, Eskola Kirolaren webgunea aurkeztu zuten. Egitasmoari buruzko informazio guztia eta egin dituzten berrikuntzen berri ere bertan aurki daiteke, baita datorren ikasturterako Eskola Kirolean izena eman ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide