Askotariko ekitaldiak antolatu dituzte Nuarben aurtengo Trinitate jaiak ospatzeko. Zapatu arratsaldean, txupinazoarekin hasiko dituzte jaiak, eta astelehen iluntzera bitartean, festa giroa nagusi izango da auzoan.
Maiatzaren 25erako, larunbaterako, herri afaria antolatu dute, eta afaltzera joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Nuarbeko elkartean edota Facebook-eko Nuarbeko jaietako kontuaren bidez.
Bestetik, aurtengoan, Trinitate egunez, igandean antolatu dute sokamuturra Nuarben, 17:00etatik 19:00etara artean. Ekitaldi horretara joateko Azpeititik Nuarbera autobus zerbitzua egongo da 16:30ean, anbulatorioaren aurretik. Azpeitira itzultzeko autobusak 19:30ean irtengo da Nuarbetik.
Egitaraua:
Maiatzak 25, larunbata.
-16:30. Txupinazoa.
-16:30-18:30. Puzgarriak.
-19:00. Kantu jira poteoa.
-20:30. Herri afaria.
-23:00. Etxebarria aita-semeak trikitilariekin erromeria.
Maiatzak 26, igandea.
- 13:00. Jose Mari Orbegozo Dantzaki dantza eskolakoen emanaldia.
- 13:00. Herriarentzat eta bisitarientzat luntxa.
- 17:00-19:00. Sokamuturra.
- Jarraian, Laja eta Narbaiza trikitilariekin erromeria.
Maiatzak 27, astelehena.
- 17:30. Ume jolasak, tailerrak eta txokolatada.
- 21:30. Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.