Ostegunetik larunbatera egingo dute Neguko Outleta Azpeitian

Nerea Uranga 2024ko ots. 28a, 10:27

Azpeitian aurreko outlet bateko irudia.

Azpeitiko 39 saltokik parte hartuko dute Neguko Outletean, eta saltoki bakoitzak bere lokalean egingo du outleta. Arlo askotakoak dira parte hartuko dutenak.

Azpeitiko merkatariek Neguko Outletaren edizio berria egingo dute bihar, ostiralean eta larunbatean. Bertan elkarteak antolatu du, herriko saltokietan neguko denboraldian zehar saldu ez diren produktuak beherapenekin eskuratzeko aukera eskaintzeko herritarrei. 

Azpeitiko 39 saltokik egin dute bat outletarekin, eta horietan eskuratu ahal izango dira eskaintza bereziak. Arlo askotako saltokiek parte hartuko dute, hala nola modakoek, dekoraziokoek, oinetako dendek, teknologia eta etxerako tresnenek, optikek, mertzeriek eta albaitaritzakoek.

Saltoki bakoitzak bere lokalean egingo du outleta, eta karpen laguntzaz, denda aurrera atera ahal izango dituzte zenbait produktu. Ordutegiari dagokionez, berriz, orokorrean, saltoki bakoitzak bere ohiko ordutegia errespetatuko du. Dena den, outleta tarteko beti izan ohi duen ordutegia zabalduko duen saltokirik ere izango da, antolatzaileek adierazi dutenez.

Egitasmoarekin bertako kontsumoa sustatu nahi du Bertanek; hau da, azpeitiarrak herriko saltokietan erostera animatu nahi ditu. Outletean "aukera paregabeak" izango direla esan dute, eta, gainera, "herriko merkataritza bizirik mantentzen lagundu" ahal izango dela.

Saltokiak:

  • Albaitaritza: Ekain.
  • Bitxiak: Disdira eta Ordulari.
  • Dekorazioa: Urbistondo margoak.
  • Teknologia eta etxerako tresnak: Esnaola Tien 21, Gau Argi, Iru burdindegia eta Sein Briko.
  • Kirola: Aitzaki, Jostaldi eta Larrañaga.
  • Oinetakoak: Arrate Outlet, Arrospide, Furundarena eta Ohana Barefoot.
  • Optikak: Adi optika-audio, Iosu eta Ostadar.
  • Mertzeriak: Alar, Azkue, Ilargi, Kotoi, Mina eta Romaes.
  • Moda: Alzuaran, Arku, Babesa, Biur, Bossi, GEU, Kaïoa, Koket, Oihele, Ubbo, Zume eta Zuri-Beltz.
  • Haur moda: Arantxa, Tilin-Talan eta Ufito.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide