Nerea Mendizabal psikopedagogoa eta pertsonen arteko harremanetan bideratzailea denak, 0 eta 3 urte arteko gurasoentzako Oinarri sendoak 0-3 urte bitartean hitzaldia emango du bihar, osteguna. 18:00etan hasiko da solasaldia, Azoka Plazako aretoan.
Solasaldia doan da, eta hitzaldira joateko aurrez izena ematea ez da ezinbestekoa izango.
Hitzaldian itzulpen zerbitzua egongo da Telegram bidez, eta zerbitzu hori jaso nahi duenak berak izan beharko du sakelako telefonoan aplikazio hori instalatuta.
Treba Gurasoak egitasmoaren barruko saioa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatu dute. Saioaren inguruko informazio gehiago jakin nahi duenak 943-15 71 61 telefono zenbakira deitu dezake edota mezua idatzi gazteria@azpeiti.eus helbide elektronikora.