Abiatu da Arkupehotsak egitasmoa

Maialen Etxaniz 2024ko urt. 22a, 15:43

Atzoko formakuntza saioko irudia. (Kulturaz)

Dinamoa sormen gunean elkartu ziren atzo aurtengo Arkupehotsak egitasmoan parte hartuko duten talde zein bakarlariak. Formazio saioa izan zuten atzokoan, eta bidelagun izan zituzten Lide Hernando, Gartxot Unsain eta Eñaut Gaztañaga musikariak.

Martxan da Arkupehotsak egitasmoa. Eñaut Gaztañaga, Lide Hernando eta Gartxot Unsain musikarien saioarekin ekin zioten formazio saioei aurtengo Arkupehotsak egitasmoan parte hartuko duten taldeek. Goizeko saioan formazio artistikoa eskaini zieten. Bazkalostean, berriz, Eñaut Gaztañaga musikari eta soinu ekoizlearen eskutik formazio teknikoa jaso zuten. 

Behin formakuntza saioa igarota, datorren hilabetetik aurrera hasiko dira kontzertuak eskaintzen egitasmoko parte hartzaileak. Xabier Badiola bakarlaria izango da aurrena bere lana plazaratzen. Otsailaren 25ean, 18:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean eskainiko du kontzertua Badiolak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide