Doluaz kafe tertulia egingo dute ostiralean Arroabean

Mailo Oiarzabal 2023ko urriaren 11

(Argazkia: Pixabay)

Luis Martijak gidatuko du Ezkaizto auzo elkarteak antolatutako saioa, Elkargunean.

Doluaz hitz egiteko tartea hartuko dute ostiralean, urriaren 13an, Arroabean. Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta, gaia jorratzeko kafe tertulia egingo dute. Luis Martijak gidatuko du saioa.

18:30erako egin dute hitzordua, Elkargunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide