Antton Ao Povo-Etxera ekimenak jantokia jarriko du Zestoako jaietan

Mailo Oiarzabal 2023ko abuztuaren 30a

Antton Olaizola deportatuaren aldeko iazko argazkia. (Nerea Uranga)

Txosnaren ordez jarriko dute jantokia ogitartekoekin, Gestoria-Kutxa parean, irailaren 2an, 8an eta 9an.

Antton Ao Povo-Etxerak, Antton Olaizola deportatuaren aldeko ekimenak, txosnaren partez jantokia jarriko du aurten Zestoako Ama Birjina jaietan. Gestoria-Kutxa parean, Laranjadi plazaren barren aldean, jarriko dute jantokia hiru egunetan, eta ogitartekoak erosteko zein bertan jateko aukera eskainiko dute han.

Irailaren 2an, larunbat honetan, irekiko dute lehen aldiz jantokia; Gazte Egunarekin batera, Olaizolari babesa agertzeko argazkia eta herri bazkaria egingo dituzte aurten ere plazan. Amabirjinetan, berriz, irailaren 8an eta 9an izango da martxan jantokia. Hiru egunetan, 19:30etik 23:00etara; jantokia irekitzen duten ordutik hasita, jatekoa zein mahaia aurrez erreserbatzeko aukera ere eskainiko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide