"Kanpoan bezain giro ederra" izan zen atzo arratsaldean Zestoako Kultur Etxean, Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatutako Bertso Trama saioan. Aitor Bizkarra eta Alaia Martin aritu ziren bertsotan, Jon Gurrutxagak jarritako gaiei tiraka. Zestoan izandako hainbat pasarte historiko izan ziren tramaren abiapuntua, Ekaingo kobaren aurkikuntzatik hasi eta gaur arte jazotakoak. Umoretik nahiz hitzen ederretik jo zuten bi bertsolariek, eta Erniarraitzeko kideen hitzetan, "saio ederra" osatu zuten Bizkarrak eta Martinek.