Azken egunetan hainbat lapurreta egin dituzte Azpeitian

Julene Frantzesena 2023ko martxoaren 14a

Iren Altuna lore dendaren kanpoaldea.

Loiolako Inazio Hiribideko Irene Altuna lore dendara eta Il Partigiano pizzeriara nahiz Iñaki Azpiazu kaleko bi etxebizitzatara sartu dira lapurrak egunotan. Uneotan, Ertzaintza ari da gertatutakoa ikertzen.

Azken egunetan hainbat lapurreta egin dituzte Azpeitian. Udaltzaingoak Uztarria.eus-i baieztatu dionez, azken bi egunetan saltoki batean, jatetxe batean eta bi etxebizitzatan egin dituzten lapurretak. Zehazki, Loiolako Inazio Hiribideko Irene Altuna lore dendara eta Il Partigiano pizzeriara nahiz Iñaki Azpiazu kaleko bi etxebizitzatara sartu dira lapurrak egunotan. Uneotan, Ertzaintza ari da gertatutakoa ikertzen.

Irene Altuna lore dendaren barrualdeko irudia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide