Euskal Herriko klase gatazkaz mahai ingurua eskainiko dute Beltzak eta Askunzek zapatuan Azpeitian

Maialen Etxaniz 2023ko martxoaren 6a

Emilio Lopez Adan Beltzak eta Dani Askunzerek Klase gatazka Euskal Herrian: iragana eta oraina mahai ingurua eskainiko dute Esklabak Zentro Sozialistan, 11:00etan hasita. 

Datorren larunbatean, hilak 11, "belaunaldien arteko solasaldia" izango da Esklabak Zentro Sozialistan, Emilio Lopez Adan Beltzaren eta Dani Askunzeren eskutik. Mahai ingurua 11:00etan hasiko da, eta solasaldia amaitzean bazkaltzeko aukera ere egongo da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide