Azpeitiko herrigunean eta Lasaon berritu dute Santa Ageda bezperako usadioa

Mailo Oiarzabal 2023ko otsailaren 5a

Egun osoa eman zuten atzo eskean Lasaon (hango argazkiak, barruan ikusgai). Azpeitiko Alde Zaharrean, berriz, iluntzean piztu ziren koplak eta makila kolpeak, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleen eta gurasoen eskutik.

Aurten Matxinbentako talderik gabe, baina Santa Ageda bezperan koplarik eta festa girorik ez da falta izan Azpeitian eta inguruetan.

Herrigunean iluntzera arte ez zen izan festa zantzurik, baina arratsaldeko zazpietatik aurrera koplaz, bertsoz eta makila hotsez bete zituzten kaleak eta plazak Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek. Talde jendetsua osatu dute aurten ere ikasleek eta gurasoek santa eskerako.

Lasaon, aldiz, egun osoan ibili ziren santa eskean. Eguerdian bazkaltzeko atsedena hartu ondoren, iluntzera arte jarraitu zuten gero, eguna berriro mahaiaren bueltan borobiltzeko. Hemen, Lasaoko atzoko santa eskeko argazki batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide