Pello Añorgaren ipuin kontaketa saioa eta gaztaina jana izango dira larunbatean Urrestillan

Anartz Izagirre 2022ko abenduaren 13a

Pello Añorgaren ipuin kontaketa saio baten irudia.

Jubilatuen lokalean izango da Añorgaren ipuin kontaketa, 17:30etik aurrera. Gaztaina jana, berriz, Zumetarioan egingo dute, saioa amaitu ostean.

Pello Añorga ipuin kontalari oiartzuarra Urrestillan izango da datorren larunbatean, hilak 17, 4 urtetik gorako haurrentzako kontaketa eskaintzen. 17:30ean izango da saioa, jubilatuen lokalean, eta edonork izango du hara joateko aukera. Horrez gain, saio hori amaitzen denean gaztaina jana egingo dute Zumetarioan, 18:30etik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide