Yessica Allenderen bitxi artisauak ikusgai daude Azpeitian

Julene Frantzesena 2022ko abenduaren 8a

Allendek jarri duen erakusketaren txoko bat. (Ihintza Elustondo)

Foru Ibibideko udal erakusketa aretoan ikus daitezke hark egindako bitxiak. Fluir izena jarri dio zapatura arte zabalik izango den erakusketari.

Yessica Allendek bitxi artisauekin osatutako erakusketa jarri berri du Azpeitiko Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Fluir izena eman dio hiru egunez ikusgai izango den erakusketari. Hain zuzen ere, gaur ez ezik –18:00etatik 20:00etara egongo da irekita–, bihar eta etzi ere zabalik izango da erakusketa. Bihar, ostirala, 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita, eta etzi, zapatua, 12:00etatik 14:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide