Paper birziklatua egiten ikasteko tailerra eskainiko dute igandean Azpeitiko Ekoetxean

Anartz Izagirre 2022ko azaroaren 7a

10:00etatik 12:00etara izango da tailerra, eta plaza mugatuak izango dira; beraz, aurrez izena eman beharko da saiora joateko.

2022ko Familia Ekintzen barruan, paper birziklatua egiten ikasteko tailerra eskainiko dute datorren igandean, azaroak 13, Azpeitiko Ekoetxean. 10:00etatik 12:00etara izango da saioa, eta doakoa izango da. Plaza mugatuak egongo dira tailerrean; beraz, aurrez izena eman beharko da 943-81 24 48 telefonora deituta edo info.azpeitia@ekoetxea.eus helbide elektronikora idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide