Ainhoa Etxaidek prekarietatearen orokortzeaz hitz egingo du datorren asteazkenean Sanagustinen

Julene Frantzesena 2022ko azaroaren 2a

LAB sindikatuko idazkari ohiak egoera txarrenean dauden gizarte taldeen egoera aztertuko du. Herritarrek, gainera, galderak egiteko eta iritziak trukatzeko parada izango dute. 18:30ean izango da Elkar-ekinek antolatutako solasaldia.

Esplotazio eta prekarietate egoerak areagotzen ari dira urtez urte, eta egungo egoerari eta etor daitekeenari buruz hausnarketa egitea garrantzitsua ikusten du Elkar-ekin taldeak. Horretarako, Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusi ohia gonbidatu dugu datorren asteazkenean, azaroaren 9an, 18:30ean, Sanagustin kulturgunean hitzaldia eskaintzera.

Lan munduan ematen diren errealitateak aztertzen saiatuko da hura solasaldian, eta bereziki kolpatuen dauden sektore horietan jarriko du arreta nagusia. Etxaidek bere gogoetak partekatuko ditu hitzaldiaren hasieran, eta, ondoren, iritziak trukatzeko eta galderak egiteko aukera izango dute herritarrek. Egungo egoera sozioekonomikoaz aritzeko helburuarekin antolatu du hitzaldia Elkar-ekinek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide