Auto batek bi pertsona harrapatu ditu Jose Artetxe kalean

Julene Frantzesena 2022ko urriaren 30a

Kale horretako biribilgunearen alboko zebrabidean andre eta gizon bana harrapatu ditu auto batek. 18:00 aldean jazo da ezbeharra, eta larrialdi zerbitzuak joan dira harrapatutako bi lagunak artatzera. Handik Zumarragako ospitalera eraman dituzte biak, pronostiko erreserbatuarekin.

Auto batek bi pertsona harrapatu ditu 18:00 aldean, Artzubia kalean. Kale horretako biribilgunearen ondoko zebrabidean harrapatu ditu autoak andre eta gizon bana, eta larrialdi zerbitzuak joan dira hara, bi lagunak artatzera. Handik Zumarragako ospitalera eraman dituzte biak, pronostiko erreserbatuarekin. Gainera, Udaltzaingoak Urola Kostako Hitzari adierazi dionez, gertatutakoa ikertzeko bidea zabaldu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide