Santo Tomas egunean postua jarri nahi dutenek eman dezakete izena

Julene Frantzesena 2022ko urriaren 28a

Egun horretan Azpeitiko plazan txorizo eta talo postuak jarri nahiz Azoka Plazan barazkiak, frutak eta loreak saldu nahi dituztenek azaroaren 15era arte eskatu ahal izango dute postua jartzea.

Azpeitiko Udala hasi da Santo Tomas eguna prestatzeko lanekin. Horren erakusle da jan-edanerako postuak nahiz produktuak saltzekoak jartzeko izena emateko epea zabaldu izana. Hain zuzen ere, egun horretan plazan txorizo eta talo postuak jarri nahiz Azoka Plazan barazkiak, frutak eta loreak saldu nahi dituztenek azaroaren 15era arte egin ahal izango dute eskaera. Izena eman nahi dutenek udaletxera joan edo udalaren webgunean izango dute horretarako aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide