Bihotz-biriketako bizkortze jardunaldiak egin dituzte Azkoitian eta Azpeitian

Ane Olaizola 2022ko urriaren 16a

Bihotz-gelditzearen kontzientziazioko Europaren eguna da gaur, urriak 16, eta horren harira antolatu dituzte saioak.

Gaur, urriak 16, Bihotz-gelditzearen kontzientziazioko Europaren eguna da hainbat txokotan, eta EusTES erakundeak bihotz-biriketako bizkortzearen (BBB) inguruko saioak egin ditu Azkoitian zein Azpeitian. Haurrei zein helduei zuzenduriko jardunaldia eskaini dute, eta hiru orduko praktikaldia egin dute partaideek panpinekin eta desfibriladoreekin.

Azpeitiko skate parkean egin duten saioko irudi bat. (EusTES)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide