Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteak eta Elikaguneak elkarlanean antolatuta, topaketa ekologikoa izango da datorren ostiralean, urriak 14, Azoka Plazan. Ohiko azokaz gain, abeltzaintza ekologikoari buruzko bideoaren aurkezpena, eskualdeko edari ekologikoen postuak, edari eta pintxo dastaketa eta haurrentzako eskulanak izango dira.
16:30etik 19:30era bitartean egingo dute ohiko ostiral arratsaldeetako azoka. Bertan, eskualdeko edari ekologikoak izango dira eskuragarri: Zestoako Ekain sagardoa, Beizamako Urkizahar txakolina eta Azpeitiko Unanue. 17:00etatik 17:30era, Abeltzaintza ekologikoarekin dena hobetzen da bideo aurkezpena eta tertulia izango dira; honako hauek izango dira hizlariak: Judit Garcia (Etxeberri Goikoa), Gregorio Zuaznabar (Sarobe) eta Ane Aranburu (Ertxiñeko). 17:30etik 19:30era, bestalde, edari eta pintxo ekologikoen ekodastaketa eta haurrentzako eskulan tailerra izango dira.