Intsentsuak eta kandelak egiteko ikastaroa izango da hilaren 14an

Julene Frantzesena 2022ko urriaren 6a

Aiora Urbietak eskainiko du ikastaroa 17:00etan hasita, eta parte hartu nahi dutenek Portalen bertan eman beharko dute izena.

Intsentsuak eta kandelak egiten ikasteko saioa antolatu du Portale kulturguneak urriaren 14rako, ostirala. Aiora Urbietak eskainiko du ikastaroa 17:00etan hasita, eta parte hartu nahi dutenek Portalen bertan eman beharko dute izena. Kultur elkarteko bazkideek hamar euro ordaindu beharko dute saioan parte hartzeagatik, eta gainerakoek, hamabi euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide