Joseba Diazek irabazi du 10 kilometroko Euskadiko Txapelketa

Nerea Uranga 2022ko urriaren 2a

Gaur Barakaldon jokatu den atletismo txapelketan azkoitiarrak nagusi izan dira. Diazek absolutuen txapela irabazi du, eta Pedro Muñozek beteranoena.

10 kilometroko Euskadiko Txapelketa jokatu dute gaur goizean Barakaldon (Bizkaia) Xeye atletismo taldeko hainbat kidek. Hiru txapel eskuratuta itzuli dira etxera, absolutuen mailan Joseba Diaz azkoitiarra izan da irabazlea, lasterketa 30:29 denboran eginda. Beteranoen artetik 10 kilometroak egiten azkarrena, 33:41 denborarekin, Pedro Muñoz Azpeitian bizi den azkoitiarra izan da. Imanol Larrañaga azkoitiarrak ere podiuma egin du absolutuen mailan, 31:44 denborarekin hirugarren postua lortuta.

Taldek,a Xeye atletismo taldea izan da gizonetan irabazlea 10 kilometroko proban. Taldea Diazek, Muñozek, Larrañagak eta Iñaki Elolak (35:04) osatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide