Beheko mailetatik gorengo mailetara artean 23 saskibaloi talde ariko dira Iraurgi saskibaloi klubaren izenean hastear den 2022-2023 denboraldian. Gizonen eta emakumeen talde nagusiak aurkeztu ditu Azkoitiko eta Azpeitiko saskibaloi elkarteak gaur, zapatua, eguerdian Loiolan.
Domusa Teknik ISB. (Argazkia: Nerea Uranga)Espainiako emakumeen Challenge Ligan lehiatuko da sasoi berrian ere Domusa Teknik ISB. Talde horrek, gaur bertan hasiko du liga etxean Zamoraren kontra jokatuz. Partida 17:00etan da, Azkoitiko kiroldegian. Joseba Lizarralde Rubio da taldearen entrenatzaile berria.
Juaristi ISB. (Argazkia: Nerea Uranga)Iraurgiko gizonen Juaristi ISB talde nagusiak Urrezko LEB ligan lehiatuko du sasoi berrian. Talde honek ere entrenatzaile berria izango du: Mikel Odriozola. Aurreko denboraldian, taldearen bigarren entrenatzaile aritu zen Iñaki Jimenezen ondoan. Juaristi ISBk datorren ostiralean, urriaren 7an, hasiko du liga. Etxean, Azpeitiko kiroldegian, jokatuko du Coruñaren kontra, 21:30ean hasita.