Olatz Perez de Viñasprek jaso du Gladys saria

Mailo Oiarzabal 2022ko irailaren 27a

Puntueusek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EHUren Informatika Fakultateak emakume informatikari euskaldunen lana balioesteko banatzen dute saria. Azpeitiko bizilagunari eman diote aurtengoa, gaur, Donostian.

Bigarren aldiz eman dute Gladys saria Puntueusek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EHUren Informatika Fakultateak, eta Olatz Perez de Viñaspre Azpeitiko bizilaguna izan da aurten aitortza jaso duena. Gaur egin dute sari banaketa ekitaldia Donostian, EHUren Informatika Fakultatean.

Emakume informatikari euskaldunen lana balioestea eta ikusaraztea da Gladys sariaren helburu nagusia. 20 hautagaiko zerrendatik aukeratu dute Perez de Viñaspre; "teknologian generoa eta euskara aldarrikatzeko hark eginiko lana txalotu" du epaimahaiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide