'Izeta VI' bigarrenez eta Nerea Arruti aurrenekoz, Euskal Pentatloi Sariko txapeldun

Maialen Etxaniz 2022ko irailaren 25a

Izeta VI.ak sekulako erakustaldia eskaini zuen atzo Azpeitiko zezen plazan, Pentatloi Sariko finalik azkarrenean. Iaz lortutako txapela defendatu zuen aiarrak, eta garaipena errepikatzea lortu zuen, proba 31:36ko denborarekin amaituta, iaz baino ia bi minutu gutxiago behar izan zituen lanak amaitzeko. Nerea Arrutik ere balentria ederra lortu zuen atzo, hark jokatutako aurreneko finalean. Aizkorako proban denbora irabazita, lasterkan aurrena hasi eta bukatu zuen urnietarrak, proba guztiak 21:09 minutun amaituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide